GORPUTZ KONPOSIZIOA ETA ERRENDIMENDUA
2024-01-16 |
Gorputz konposizioa egokia den jakiteko, kirol modalidadea kontutan hartzea ezinbestekoa izango da. Kirolarien artean, gantz portzentaia baxugoa eta gihar masa haundiago izaten ohi dela eta hainbat tresnekin neurtu dezakegula kontutan izan behar da. Eraginkorrena dentsitometria (DEXA) izango da, baita garestiena ere. Gantzaren neurketa lipokalibre (modu zuzena) edo bioimpedantzia bidez (metodo ez zuzena, uraren konposizioa kontutan izan behar da) egin ohi da eta pisu eta BMI indizeak bakarrik aztertu ezkero, informazio ezegoki eta arazoetara bultza gaitzazke. Azken ikerketen arabera, kirol konpetizioan dabiltzan kirolarien artean elikadurarekiko harreman ezegoki eta "toxikoak" emanten dira gehien pisuarekiko duten obsesio eta presioagatik.