Modu orekatu eta osasuntsu batean, zure kirol errendimendua hobetzen laguntzen dizugu.
Entrenamendu planak kirolari bakoitzaren behar eta gaitasunei egokitutakoak dira, guztiz pertsonalizatuak, eta hilero aldatzen ditugu.
Mota guztietako kiroletan esperientzia zabala:
- Atletismoa (iraupen ertaina, iraupen luzea eta maratoia)
- Triatloia
- Txirrindularitza
- Herri kirolak
- Pilota
- Mendia (alpinismoa, eskalada eta mendi lasterketak)
- Eskia
- Oposaketak (suhiltzaileak, polizia)
- Surfa
- Igeriketa
- Etc.
Kirolari bakoitzaren gaitasunak eta baldintzak (lan ordutegiak, familia,..) uztartuz egindako lanari etekin gorena ateratzen diogu. Horretarako, norberaren helburuen araberako kontrol frogak (konfirmazio testak) aurreikusten eta burutzen ditugu.
Dieta mota ezberdinak prestatzen ditugu, norberari egokituak eta osasuna kaltetzen ez dutenak, horretarako dietaren azterketa egiten da (jan ohiturak, ordutegiak, gustoak, e.a.), datu antropometrikoak neurketzen dira (pisu, garaiera, gantz portzentaia, e.a. ) eta odol analisia aztertzen dugu.
- Elikadura kirolean: elikatze nahiz hidratazio egoki batek kirola egin ondorengo errekuperazioa azkartzeaz gain kirol errendimendua hobetzen dute.
- Argaltze dietak: dietaren azterketa egin ondoren guztiz pertsonalizatuta den dieta prestatzen da eta kontrol dietetikoen bidez azalazpiko gantz portzentaia, zirkunferentziak eta pisuaren galera egokia aztertzen da.
- Haurdunaldi eta edoskitze garaia:emakumearen bizitzaren momentu honetan garrantzi berezia eman behar zaie energia behar, bitamina eta mineralei (burdin, azido foliko, e.a.), izan ere hauen beharra haundiagoa bait da eta umearen garapen egoki baterako nahiz amaren osasunerako ezinbestekoa dira.
- Heziketa nutrizionala: bizitzaren “garai” desberdinen elikatze beharrak desberdinak direla kontutan izanik, haurtzaroan elikadura egoki batek onurak ekarriko ditu eta gizentasunarekin erlazionatzen diren hainbat gaixotasun saihestu ditzazke (diabetea, HTA, bihotz aparatu gaixotasunak, e.a.).
Kirolarekiko gaitasun fisikoak neurtzen dira, bihotz-arnas eta lokomozio aparatuen azterketa bidez.
Esfortzu frogak
Esfortzu frogak giza talde desberdinei zuzendu daitezke:
- Erregulartasunez kirol bat egiten duten kirolariak eta beraien kirol errendimendua hobetu nahi dutenei edota beraien kirolean lehiatzeko mediku ziurtagiri bat behar dutenei.
- Kirolaria izan gabe osasun azterketa sakon bat egin nahi duen edonori, bihotz-birika aparatuarekin loturiko gaixotasunik daukaten (edo izateko joera izan dezaketen) jakin nahi dutenei.
- Kirol jarduera prestatzaileak bideratuta eta modu osasuntsuan burutu nahi duen edonori.
Mediku azterketak
Kemen-en eskaintzen ditugun mediku azterketak lehiaketako kirola egiten duten 11-12 urtez azpiko neska-mutilei zuzenduta daude. Oinarrizko azterketa honen bitartez dagokion federazio agiria(fitxa) lortzeko ziurtagiria sinatzen da.
Eskuzko terapiak oinarri hartuta, lesio ezberdinak tratatzen ditugu teknika ezberdinen bitartez.
Fisioterapia
- Eskuzko terapia:
- Arazo muskularrak: Zuntz hausturak, kontrakturak, gainkargak…
- Arazo tendinosoak: Tendinosiak
- Arazo artikularrak: Esginzeak, luxazioak…
- Arazo neuralak: Neuralgiak…
- Osteopatia: Gorputzeko edozein estruktura funtzional baten mobilidade falta berreskuratzen dugu manipulazioen eta fisioterapiako beste teknika batzuen bitartez.
- Bizkar hezurreko arazoak: Protusioak, hernia diskalak, ziatalgiak (ziatika), lunbalgiak
- Buruko minak (migrañak)…
- RPG (Reeducación Postural Global): Metodo honen bitartez eta gorputza era global batean hartuta, arazo ezberdinak konpontzen saiatzen gara gorputza luzaketa posizio jakin batzuetan denbora batean landuaz.
- Bendajeak:
- Kinesiotaping/ bendaje neuromuskularra.
- Bendaje funtzionalak.
- Masaia terapeutikoak:
- Kirol aurreko eta ondorengo masaiak.
- Gainkargak.
- Kontrakturak eta espasmo muskularrak.
- Luzaketak:
- Luzaketa pasiboak (fisioterapeutak soilik eragiten du muskuluen luzaketa).
- Luzaketa aktiboak (fisioterapeuta eta pazientearen arteko lanak eragiten du muskuluen luzaketa).
- Heziketa posturala: Eguneroko bizitzen (lanean, etxean, kirolean…) hartzen ditugun keinu postural desegokiak ekiditen saiaituko gara gorputzaren ezagutza oinarri hartuz.
- Ariketa terapeutikoak: Bakoitzak etxean egin beharko dituen ariketak ezberdinak landuko ditugu.